Iraileko lehen larunbat guziz antolatzen dugu Irratiko kaskoetan zikiro bat laguntzaile guzien eskertzeko..
BAZTANDARRAK, Bidarrai herrian kokatua den mendi lasterketako elkarte bat da. 60 bat kidek osatzen dute. Zerk aintzinarazten gaitu ? mendiaren maitasunak eta lekuen edertasunak. Gure lurraldearen ezagutarazteko antolatzen ditugu lasterketak, gure pasioaren partikatzeko eta memento goxo batzuen pasatzeko elgarrekin. Azken 12 urte hauetan, lasterketa andana batetan parte hartu dugu Euskal Herri osoan baita Frantzian : Hautes Pyrénées, Ariège, Alpesetan bai eta ere Reunion ugartean La Diagonale des Fous delakoan. TBakotxak bere ahalekin laster egiten du, bere heinean. Denek maila hobetzen dute, entrenatzeko programa bati esker, bakotxaren helburuen araberan
Elkartearen sortzaileak 1998an, Bidarraiko herritar lagun multxo bati esker sortu zen Baztandarrak. 10 urtez elkarte hau azkartu da eta gaur egun mugaz bestalde ere ezagutua da !!! Aurtengo taldea Izpiritu berdina atxikiz, lagunekin elkartzea eta giro goxoa atxikitzea, elkartearen bizia bi lasterketa hauen itzulian lotzen da : - Bidarraiko lasterketa : 21 kilometroko lasterketa hau, 1500m desnibel positiborekin lehen aldikotz 2011an Euskadiko kopan parte hartuko du. - Euskal Herriko Mendi Maratoia berriz :42 kilometroko lasterketa bat da 3100 metroko desnibel positiborekin, aurten lehen aldikotz ‘K42 Adventure Marathon’ munduko lehiaketan parte hartuko duena (www.K42trailrun.com) EZortzi kidek osatzen dute bulegoa : Patxi SALLABERRY (lehendakaria) Eric CIAURRIZ (diruzaina) Michel ELICECHE Ximun GALANENA Julien HARYMBAT Stéphane LEGRAS Jean Pierre MARISCO Peio SALLABERRY Hauek komisio andana batetan parte hartzen dute hala nola : administrazio orokorra, antolakuntza, komunikazioa, ibilbidea, sekuritatea, medikuntza… Urte guziz 60 bat lagunek eskua emaiten digute Baztandarrak antolatutako bi egun horiek ahal bezain untsa pasatzeko.
LAGUN SAREAK
2011KO EGUTEGIA Euskadi Pyrénées Atlantiques Hegoalde Hautes Pyrénées National Biscaye Lasterketak.com DENETARIK Bidarray - comment venir / dormir ? Book Baztandarrak Boutique Flyers 2011 Partenaires Photos coureurs Photos diverses CLAUDE ESCOTSBAZTANDARRAK Club de trail de Bidarray
Contact
Izen emaiteak Izen emaiteakEUSKAL HERRIKO MENDI MARATOIA 2012ko uztailaren 21a larunbatarekin
AURKEZPENA
HARRERA
ELKARTEAREN BIZIA 2011 Janv - Mai 2010 Oct - Dec 2010 Juin - Sept 2010 Janvier - Mai 2009LASTERKETAK
BIDARRAIKO LASTERKETA 2012ko maiatzaren 27a igandearekin